2020(e)ko urtarrilaren 28(a), asteartea

MIREN ALBISTEGIREN BISITA

Hortzak erortzen ari zaizkie gure 2.mailako ikasleei, badu lana gure Maritxu Teilatukok!
Honekin batera, gure hortzeria nola zaindu azaltzeko, Miren Albistegi, destista, etorri da gurera. Bideoan, ikusi dezakezuen bezala, hainbat aholku eta informazio baliogarri eman zizkigun. Mila esker Miren!
BIDEOA


2020(e)ko urtarrilaren 22(a), asteazkena

GURE GORPUTZA

Gorputzaren gaia eman dugu, barrutik nolakoak garen  hobeto ezagutzeko, gure hezurdura berezi sortu dugu, eta ez nola nahikoa! Kartoiez egin arren, zutik ederto mantentzen da gure "hezurtxo" txikia.



TXOKO GOXUA

Iturburun txoko berri bat dugu: TXOKO GOXUA. Bertan, goxo-goxo egoten gara irakurtzen, kuxin eta galtzerdietan. Hemen gure barruko lasaitasuna aurkitzen  dugu. Oso gustoko dugu bertara joatea.





2020(e)ko urtarrilaren 20(a), astelehena

ARRITXULO



Hemen dituzue, azaroan, Arritxulora egindako irteerako argazkiak. Eguraldi txarra izan genuen arren, primeran pasa genuen. Argazki eta bideo hauek horren adibide!